Zure errendimendua hobetzeko erabilitako tratamentua

Neuromodulazio ekogidatua orratz baten bitartez erabiltzen den teknika da. Ekografoaren laguntzaz, orratza, gihar edo nerbioraino gidatzen dugu korronte baten bidez estimulatuz; beti ere, helburua terapeutikoa da.

Teknika hau egiterakoan eraginkortasuna eta segurtasuna bilatzen dugu, beraz, ekografoaren laguntza beharrezkoa da.

Fisioterapian, teknika hau elektrolisia (EPI) eta puntzio lehorra bezalako teknikekin konbinatzen da.

Aplikazio hau puntziorako erabiltzen diren orratzetan oinarritzen da. Orratzari, kable batzuen bitartez, korronte galbaniko edo frekuentzi baxuko korronte elektriko bat jartzen diogu. Korronte honekin nerbio sisteman erantzun ezberdinak bilatzen ditugu.

  1. Erantzun motorea giharra estimulatzerakoan
  2. Erantzun motorea edo sensitiboa nerbioa estimulatzerakoan

 

Zertan oinarritzen da neuromodulazioa?

Erabilitako korrontea frekuentzia baxuko korrontea da (TENS) edo eta galbanikoa. Korronte hau nerbio sistema periferikoaren ondoan aplikatzen da orratz baten bitartez. Horren bitartez gure helburua neurona talde baten kitzikapen neuronala haunditzea edo gutxitzea da.

Modu honetan Nerbio-Bulkada estimulatu eta “reseteatu” egiten dugu sistema neuromuskularrak funtzionamendu hobeago bat edukitzeko.

Horrela mina gutxitu eta neuromotrizitatean kontrol hobeago bat lortu dezakegu (HAU DA, MUGIKORTASUNA HOBETU). Beraz, teknika hau sistema muskuloeskeletikoko edozein patologietan egokia izan daiteke, baita nerbio sistema periferikoaren patologietan ere. Beraz, honako patologi hauetarako gomendatutako teknika da:

-Min Kronikoa
-Min Neuropatikoa
-Hernia Diskalak eta nerbioetako inflamazio eta gaitzak
-Karpo tunelaren gaitza
-Gihar Piramidalaren gaitza
-Artikulazioen ezegonkortasuna
-Bizkarrezurreko patologiak
-Nerbioen harrapaketak
-Giharren kontrakturak
-Giharren eta tendoien lesioak
-Giharretako desorekak

Zein emaitza dauzka neuromodulazioak?

Neuromodulazioak minaren murrizketa itzela lortzen du. Baino ez hau bakarrik, artikulazioen mugikortasuna eta malgutasuna hobetzen du eta landutako inguruetan motrizitate aldetik, kontrol motorea sendotzen du.

Beraz teknika honen onuren artean Nerbio Sistemaren funtzionamenduaren berrezarpena da aipagarriena. Honek motrizitatean, arlo baskularrean, sentsibilitatean eta periferian ondorioak ekartzen ditu, lesioen osatze azkarrago bat lortuz.

Nolakoa da neuromodulazio teknika?

Neuromodulazio tratamendua hainbat saioetan erabiltzen den teknika da, eta horietan estruktura ezberdinak aztertzen joaten gara, tratamendua pazientearen beharretara egokituz.

Teknika honek lesioaren osatze prozesua azkartzen du. Baino ez da horretara mugatzen. Prebentzio moduan erabili daiteke , epe labur eta ertainean berrerortzeak saihestu ahal izateko, estrukturaren normalizazio eta oreka bat bilatzen duelako.

Tratamendua egiten den bitartean ez da erabateko atsedena hartu behar, ariketa dinamikoak osagarri bezala erabiltzen baitira.