¿Zer da Osteopatia?
Osteopatia tratamenduari aurre egiteko beste era bat da. Gorputzeko edozein ehunen mugikortasunean izandako gorabeherak eskuekin diagnostikatzen eta lantzen ditu. Norbanakoaren funtzionamendu egokia gorputzaren egitura-zuzentasun orokorraren ondorio da. Horretarako gorputzaren alderdi muskuloeskeletikoa, erraiena eta nerbiosoa aztertzen dira zatiezina den unitate moduan, hirurak estuki elkarlotuta baitaude eta bata besteen menpeko baita.
Eskuz baino lantzen ez den terapia da, medikuntzako beste alorretarako erabat osagarria dena. Pazientea laguntzea du helburu eta dagokion testu inguruan kokatu behar da: aurre hartzea, mantentzea eta Osasuna hobetzea.
Osteopatiaren bidez organismoa berrorekatzen dugu egitura oinarri hartuta, gorputzaren funtzionamendua hobetuz. Tratamenduan teknika leunak eta ziurrak erabiltzen dira, pazienteari eta haren beharrei egokituta, adina, sexua, osasun egoera eta beste hainbat faktore kontuan izanda beti ere.
Osteopatiaren helburua norbanakoa bateratzea da, gorputzaren egituran nahasmendua badago egitura horiengan eragina izango baitu eta seinaleak azaleraziko baititu: mina, mugimendu falta, estresa, nekea…
o Egitura funtzioaren gainetik dago. Bien arteko harremana handia eta estua da. Oin lauak nahasmendua eragiten dio bizi duenari, heste alferrak idorreria, lepoko artrosiak mina, zorabioak… egitura nahastuta izateak beti eragingo dio funtzio fisiologikoari.
o Gorputza da unitatea. Guztia elkarren artean lotua dago gure gorputzean. Ehunek jarraipena dute, distaletik proximalera batetik eta sakonetik kanpoko aldera bestetik. Pentsa ezazu ibiltzean min ematen duen oin batekin, gorputzak keinua aldatzen du alde horrek minik ez emateko eta, ondorioz, gainkarga dela eta beste atal batzuetan mina sortzen da.
o Norbera sendatzea. Gure gorputzak baditu gaixotasunari aurre egiteko edo desagerrarazteko baliabideak (sistema neurobegetatiboa edo inmunologikoa) baldin eta baliabide horiek lan egiteko moduan badaude. Arazo zirkulatorioek edo metabolikoek ehunek ohi bezala elikatzea eragozten badute gaixotzeko erraztasun handiagoa izango dute eta gorputzak ezingo du defentsa egokia osatu.
o Arterien legea. Stillentzat, zelulen elikadura zen osasunaren oinarria. Ehunek beharrezko duten odol jarioa jasotzen ez badute, zelulen metabolismoa eraldatzen da eta ehunak ahuldu egiten dira, bai barneko agenteen bai kanpoko agenteen aurrean. Miokardio-infartua adibide argia da (bihotzari ez zaio beharrezko odola iristen eta zelulak hil egiten dira)