Galeria6¿Zer da Haurrentzako Osteopatia?

Haurdunaldian edota erditzerakoan sufritutako gorabeherak adin helduan lesio bihur dakizkioke jaioberriari. Horregatik, horiek haurtzaroan tratatzea oso garrantzitsua da, bai terapia kraneo-sakralarekin eta baita osteopatiarekin ere. Tratamendu goxo eta atsegina da haurrentzako eta emaitza zehatz eta konkretuak ematen ditu.

Haurdunaldian agertutako desoreka guztiak, erditzean edo haurtxo edo ume denean agertutakoak (egituran, erraietan, arazo neurologikoak, zentzumen edo jokabide mailan) trratatzea oso garrantzitsua da, haurrak bere garapena ahalik eta osasungarrien egin dezan.

Haurdunaldian edo erditzean bertan haurraren osasunean eragina izan dezaketen faktore asko ager daitezke. Osteopatia ondoko umeentzat da batez ere komenigarria:

o Erditze zailak.
o Zesareak.
o Ipurdiz datozen haurren erditzea.
o Forzepsak edo bentosa erabilita gauzatutako erditzeak.
Ume goiztiarrak.

Jaio berriei edo haurrei oreka fisiologikoa itzultzeko eskuz egindako teknika oso leunak erabiltzen dira. Aurreneko sei hilabeteetan lantzea da egokiena, haurraren aldaketarako gaitasuna ikaragarria baita aldi horretan eta, erabilitako teknikak ere eraginkorrak eta azkarragoak dira epe horretan. Edozein moduan, edozein adinekin landu daitekeen tratamentua da

o Aurpegiko asimetriak edo buruaren deformazioa: gorago dagoen begia edo handioagoa dena, Burutik askeago dagoen edo beherago dagoen belarria.
o Kolikoak edo liseriketa arazoak.
o Loezina edo hiperinsomnioa.
o Arnasketa arazoak.
o Suminkortasuna edo negar jarraitua.
o Haur oso urduria edo mugitzen ez dena.
o Jarrera deigarria: Umea jarrera berean dago beti eta ez du besterik onartzen
o Kontzentrazio arazoak.
o Arnasketa aparatuko edo belarrietako arazoak: Otitisa, bronkitisa, asma.
o Ikusmen arazoak: miopia, estrabismoa
o Liseriketa arazoak: kolitisa, okadak, beherakoak.
o Bizkarreko mina
o Hortzaldi arazoak
o Zesareak

 

Osteopatiaren laguntzarekin umeak harmonia handiagoarekin eta osasuntsuago haziko dira, etorkizuneko patologiei aurre eginez.