Indiba¿Zer da Indiba Activ?

Indiba Activ, lesioak epe laburrean sendatzen dituen sakonera handiko radiofrekuentzi birsortzailea den sistema bat da.

Argi dago gure gorputza zahartzen hasten denean edo mina hartzen duenean, ez dela gai bere kabuz zelulak birsortzeko. Ehunetan frekuentzi handiko korronteak erabilita, Indibak tenperatura igotzen du leku zehatz eta sakon batean, sukarraren antzera, efektu fisiologiko eta terapeutikoak sortuz. Modu honetan, prozesua leheneratu egiten du efektu kaltegarriei aurre eginez.

Indiba Espainian jaio zen eta goi mailako kirolean erabiltzen da ( tenisean, 1 Formulan, MotoGP, atletismoan, txirrindularitzan, etab,…).

Indiba sistema, hipertermia edo tecar terapia bezala ere ezagutzen da eta mundu osoan arrakasta handia izaten ari da.

Adituak indiba sistema terapia iraultzailea dela esaten dute. Egia esan, kirolariak bezerorik handienak izan arren, bere erabilerak areago doaz, medikuntzaren beste arlo askoetan erabiltzen direlarik.

Gaur egun sistema hau gaitz askoren ondorioz galdutako osasuna berreskuratzeko metodorik hoberena dela uste da. Transferentzi Elektriko Kapazitiboa den sistema hau, Indiba Transferentzi Elektriko Resistiboarekin batera (biak Diatermia bezala ezagunak), ez dute inongo kontraindikaziorik ez albo-ondoriorik ere. Bere aplikazioa, minik gabekoa, kalterik gabekoa eta oso atsegingarria da.

 

 Ikusi Liburuxka