mezieres apertura¿Zer da Mézières Metodoa?

Françoise Mezieresek 1947. urtean sortutako eta landutako teknika fisioterapikoa dugu Mezieres Metodoa. Indibidualki egiteko teknika bat da eta pazientea ikuspuntu orokor batean tratatzeko sortu zen. Mezieresek gihar eta artikulazioen kateak berrorekatzen ditu, jarrera hobetuz eta mina arinduz. Horretarako luzaketa aktibo eta globaletan eta gorputz pertzepzioan oinarritzen da.

Gizakiaren estatika eta mugimenduak, gihar, hezur eta artikulazioen ekintzari esker egiten dira. Biomekanika global hau gihar eta artikulazioen kateei esker garatzen da. Hala eta guztiz ere, kate hauek, pertsona bakoitzean era oso berezian eta desberdinean desorekatu daitezke, eta denborarekin, gaitz askoren sorrera izan daitezke.

Tratamendu honek, pixkanaka, gihar eta artikulazioei mugimendu orokorra itzultzea bilatzen du, arnasketa orekatuz, uzkurtutako gihar kateak luzatuz, beti pazientearen parte hartze aktiboarekin. Modu honetan, pazientearen gorputz kontzientzia hobetuko da.

Gorputzean eta bestelako disfuntzioetan izan dezakeen akzio terapeutikoa alde batera utziz, Mezieresek funtzio hezigarria eta prebentiboa du, jarrera bateratuz

 

Ikusi Liburuxka