Puncion1¿Zer da Puntzio Lehorra?

Ikerketa eta praktika kliniko askoen arabera, teknika azkarrenetarikoa eta eraginkorrenetarikoa da puntzio lehorra deritzona.

Teknika hau zer den azaldu baino lehen, puntu gatilloa zer den azalduko dugu. Gihar eskeletuko puntu nerbioso bateko zonalde konkretu bateko sentsibilitate altuko eta min handiko puntua da ( puntu hauek min erreferitua sotzen dute, urrutiko mina, zehaztugabea eta sentsazio ezegonkorra eragiten dituena).

Puntzio lehorra, akupunturako orratzak giharren gainaldean sartzen dituen teknika da. Honen bitartez puntu aktiboa edo hipersentsiblea bilatzen saiatzen da, sistema nerbioso zentralak minduta dagoen giharrean erregenerazio prozesua hasteko. Modu honetara, puntzioa zehatza izan baldin bada, gihar hortara beharrezko diren mantenugaiak iritsiko dira, giharra erlaxatuz eta era berean mina gozatuz, bai lokalki eragiten duena eta baita irradiatutakoa ere.

Orratzaren sartu irtenen bitartez, puntu gatillo miofaszialak itzaltzen ditugu, hau da, giharretako min eta disfuntzio motoreen errudun diren horiek ( artikulazioetan muga eragiten dutenak eta giharretako hainbat arazo sortzen dutenak, giharren nekea da hauetako bat)

Orratzak eragiten duen efektu mekanikoan datza teknikak, ez baitugu inongo substantziarik edota isuririk sartzen.