Mtc1¿Zer da Txinatar Medikuntza?

1000- 3000 urte dituen zientzia holistikoa da. Atal bat osotasunarekin duen harremana kontuan hartu gabe ulertu ezin delako ideia du oinarrian. Orekarekin eta armoniarekin egiten du lan. Materia, adimena, energia eta izpiritua elkarrekin lantzen ditu.

MTCaren azken helburuak ekialdeko medikuntzak dituenaren berberak badira ere, hau da, Osasuna zaindu eta osatzea helburu baditu ere, diagnostikoen oinarriak eta terapiarako tresnek ezberdin eta independente bilakatzen dute aipatutako teknika hau.

Diagnostikoa ez da sintoma hutsetan oinarritzen. Sindrome bati buruzko azterketa egitean, arrazoiak lantzearekin batera, gaixotasunaren kokalekua, jokamoldea eta izaera ere aztertzen dira, gorputzaren oreka bilatuz, gorputzaren faktore patogenoaren eta defentsako faktorearen arteko oreka bilatuz.

Gaixotasun berdina duten bi lagun modu ezberrdinean landu daitezke eta gaixotasun ezberdina duten bi, sindrome berak eragina bada haien gaixotasuna, modu berdintsuan.